Skip to main content

ASOCEX

2002/11 Nafarroako Kontseilua (2001)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2002/11 Nafarroako Kontseilua (2001) ()

Nafarroako Kontuen Ganbarak Nafarroako Kontseiluaren fiskalizazio txostena plazarartu du. Jakina denez, aipaturiko erakundea duela hiru urte sortu zen. Kontseilua Parlamentuak eta Gobernuak izendaturikok zazpi legelarik osatzen dute. Erakundeak Administrazioari dagokion legedia bete behar du, bai kontratazioan eta baita kudeaketa eta kontu-hartzailetza alorretan ere.

Nafarroako Kontseilua nafar administrazioaren lege aholkulari gorena da. Erakundea osatzen duten legelariek honako gaiotan eman behar dute iritzia: Foru Hobekuntzaren aldaketak, foru dekretuen proiektuak, administrazio errekurtsoak eta administrazioaren kontratuak.

Kontuen Ganbarak emaniko datuen arabera, Nafarroako Kontseiluak 180.000 euro (30 milioi pezeta) gastatu zituen iaz. Dirutzaren zati nagusia (96.161 euro) kontseilariek jasotzen dituzten diru sarietan gastatu zuen. Langilerian gastaturikoa 66.111 euro da (11 milioi pezeta). Aipatzekoa da erakundeak bi langile dituela: legelari bat eta presidentearen idazkaria.

Txostenak dioenez, aurrekontu kitapenak ongi islatzen du urtean zehar eginiko ekonomi jarduera. Bestalde, Kontuen Ganbararen aburuz Nafarroako Kontseiluak indarrean dagoen legedia bete egiten du.

Txostenak Kontseiluaren lanari buruzko datuak ematen ditu. Horren arabera, iaz 74 eskaera jaso zituen, gehienak (64) diputazioburuak eginak. Gaiari dagokionez, Foru Administrazioak beste administrazioekin sinatu beharreko hitzarmenek dute eskaera gehien eta ondoren arautegien proiektuak daude