Skip to main content

ASOCEX

2002/12 Ararteko (2001)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2002/12 Ararteko (2001) ()

Nafarroako Kontuen Ganbarak Arartekoaren fiskalizazio-txostena argitaratu du. Jakina denez, erakundea duela bi urte sortu zen nafar biztanleriaren eskubideak defendatzeko, batez ere erakundeekiko harremanetan.

Erakundea 2001eko martxoan hasi zen lanean eta urtea amaitu arte 342.000 euro gastatu zituen (57 milioi pezeta). Langileriak eraman zuen gastuen zati nagusia: 180.000 euro. 2001eko amaieran sei lagun ari ziren Arartekoan: bi aholkulari, idazkaria, bi administrari eta atezaina.

Ohiko erosketa eta zerbitzuetan 96.000 euro gastatu zituen eta, azkenik, inbertsioetan 60.000 euro.

Txostenak dioenez, Arartekoak 318 kexa jaso zituen iaz. 125 kexen tramitea urtea bukatu aurretik egin zen. Beste 104 kasutan tramitea amaitu gabe zegoen, 36 beste Administraziotako Erakundeetara bideratu ziren eta, azkenik, 53 kexa ez ziren onartu. Espedienteek, bataz beste, bost hilabeteko tramitazioa behar izan zuten baina urte amaierarako epea luzeegia zen.

Kontuen Ganbararen iritziz, gastuen aurrekontu kitapenak ongi islatzen du urtean eginiko jarduera ekonomikoa. Egoera balantzea ere egokia da, ongi islatzen baitu erakundearen finantza egoera. Eta legezkotasunari dagokionez, Arartekoak indarrean dagoen legedia bete egiten du.

Laburbilduz: Kontuen Ganbararen iritziz, Arartekoak ongi kudeatzen du aurrekontua. Haren jardueraren eraginkortasuna hobetzeko erakundearen langileria eta bitartekoak legeak ezarri dizkion zereginak betetzeko aski ote diren aztertzea eskatzen du. Txostenak dioenez, behar dituen bitartekoak eman behar zaizkio sortu berria den erakundea sendotuko bada