Skip to main content

ASOCEX

2003/07 Ararteko (2002)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2003/07 Ararteko (2002) ()

Nafarroako Kontuen Ganbarak Arartekoaren fiskalizazio-lana ezagutarazi du. Azterturiko ekitaldia 2002koa da, erakundeak bere osotasunean egin zuen lehenbizikoa.

Txostenak emaniko datuen arabera, Arartekoak 606.000 euro gastatu zituen eta 743.000 bildu. Beraz, urtea amaiturik 137.000 euroko superabita izan zuen.

Gastuetan langileriarenak dira garrantzitsuenak: 313.000 euro. Txostenak dioenez, erakundean zazpi lagun ari dira lanean eta horietako bakarra da funtzionarioa. Bigarren gastu-atal nagusia ohiko gastu eta zerbitzuena da: 230.000 euro.

Kontuen Ganbarak ontzat ematen du aurrekontu kitapena, egoki islatzen baitu urteko jarduera ekonomikoa. Egoera balantzeak ere finantza-egoera ongi islatzen du. Legezkotasunaren gaineko azterketa ere erakundearen aldekoa da, haren jarduera ekonomikoa indarrean dagoen legedia errespetatuz burutzen delako.