Skip to main content

ASOCEX

2002/22 Melidako Udala (2001)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2002/22 Melidako Udala (2001) ()

Nafarroako Kontuen Ganbarak Melidako Udalaren fiskalizazio-txostena argitaratu du. Txostena Nafarroako Parlamentuak eskatu zuen, PSNren eskariaren ondorioz.

Melidako Udalak 88 biztanle ditu. Iaz 94 milioi pezeta gastatu eta 109 milioi pezeta bildu zituen.

Kontuen Ganbarak honako gai hauek aztertu ditu: aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna eta Udalaren finantza-egoera. Lana egiterakoan auditoreek arazo bat izan dute: ondasun zerrendarik eza.

Txostenak dioenez, aurrekontu kitapenak ongi islatzen du udal finantzen egoera. Ondare egoerari dagokionez, Kontuen Ganbarak ezin izan du iritzirik eman, balantzeak ez baitu epe luzerako zorra islatzen.

Nafarroako Kontuen Ganbarak udal finantza egoera aztertu du. Haren ustetan, Melidako Udalaren ekonomia egoera ona da, epe luzerako zorra murritza izateaz gain urtearen amaieran 17,5 milioi pezetako aurrekontu garbia lortu zuelako.

Txostenak udal arduradunei eginiko gomendioen artean honakoa azpimarra daiteke: aurrekontu teknikak hobetzea, batez ere inbertsio eta kapital transferentzietan, eta ondasun zerrenda egitea.