Skip to main content

ASOCEX

2003/17 Zizur Nagusiko Udala (2002)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2003/17 Zizur Nagusiko Udala (2002) ()

Nafarroako Comptos Ganberak Zizur Nagusiko Udalaren fiskalizazio txostena argitaratu du. Txostenak aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna eta udalaren finantza egoera aztertzen ditu. Datu guztiak 2002koak dira.

Zizur Nagusiko Udalak hiru erakunde autonomo ditu: Musika Eskola, Kultur Patronatoa eta Ardoi Kirol Patronatoa.

Comptos Ganberak emaniko datuen arabera, Zizur Nagusiko Udalak iaz 7,7 milioi euro gastatu zituen. Urte amaiturik, 86.000 euroko superatiba izan zuen.

Gastuetan garrantzitsuenak ohiko ondasun eta zerbitzuak dira: 3,1 milioi euro. Udal eta patronatuetan ari diren 91 langileen soldateetan, berriz, 2,5 milioi gastatu zituen. Inbertsioei dagokienez, iazkoa gastuak 1,2 milioikoak izan ziren. Inbertsio nagusia 0-3 urte bitartekoendako haur eskolaren eraikina izan zen: 600.000 euro.

Comptos Ganberak dioenez, Udalak aurkezturiko aurrekontu kitapenak ongi islatzen ditu iazko ekonomia jarduera eta baita aurrekontu egoera ere, Balantze egoera ere ondare egoeraren isla da. Dena den, gai horretan salbuespen bat dago, ondasun zerrenda gaurkotu gabe dagoelako.

Udalaren finantza egoeraz ere, txostenak aldeko iritzia ematen du. Izan ere, Zizur Nagusiko Udalak ez du epe luzerako zorrik eta, gainera, iazko ekitaldian aurrekontu superabita lortu zuen.

Laburbilduz: Zizur Nagusiko Udalak ongi kudeatzen du aurrekontua eta finantza egoera ona dauka. Comptos Ganberaren txostenak udal kudeaketa hobetzen segitzeko gomendio batzuk eskaintzen ditu. Alde horretatik, Udalaren eta erakunde autonomoen arteko harremanak argitzeko araubidea egiteko proposamena egiten du. Halaber, Comptos Ganbararen iritziz zerbitzuen kostuen gaineko ikerketa egin behar litzateke tasa eta prezioak hobeki finkatzeko.