Skip to main content

ASOCEX

2003/08 Nafarroako Ikus-entzunezko Kontseilua(2002)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2003/08 Nafarroako Ikus-entzunezko Kontseilua(2002) ()

Nafarroako Comptos Ganberak Ikus-entzunezko kontseiluari buruzko fiskalizazio txostena ezagutarazi du. Ikus-entzunezko Kontseilua 2001ean sortu zen. Haren xede nagusia ikus-entzunezko arloarekin zer ikusia duten gaietan Gobernuari zein Parlamentuari aholkuak ematea da. Zazpi kontseilarik osaturik dago, horietako bost Parlamentuak izendatzen ditu eta beste biak Gobernuak. Ikus-entzunezko Kontseilua 2002ko apirilean hasi zen lanean. Beraz, hauxe da erakundearen lehenbiziko fiskalizazioa.

Comptos Ganberak dioenez, erakundeak aurkezturiko aurrekontu kitapena ez dator bat erakunde publikoei eskatu beharreko kontabilitatearekin eta, alde horretatik, kontabilitate sistema egokitzeko beharra azpimarratzen du.

Azterturiko ekitaldian (2002) Ikus-entzunezko Kontseiluak 150.000 euro bildu eta 134.000 gastatu zituen. Lanean hasteko behar zuen dirutza Herri-lan, Garraio eta Komunikazioak Departamentuaren aurrekontutik hartu zuen. Dena den, baliteke hurrengo urteotan Kontseiluak aurrekontu programa berezia izatea.

Ikus-entzunezko Kontseiluak hiru langile ditu: presidentearen idazkaria, legelaria eta administratzailea. Lehenbizikoa behin behinekoa eta beste biak funtzionarioak.

Txostenak dioenez, aurrekontu kitapenak ongi islatzen du urteko jarduera ekonomikoa. Ondare egoeraz, ordea, ez dago informazio zehatzik, erabilitako kontabilitate sistemak ez duelako ematen. Legezkotasunaren gaineko azterketan txostenak dio Ikus-entzunezko Kontseiluak indarrean dagoen legedia bete egiten duela.

Laburbilduz: Ikus-entzunezko Kontseiluak ongi kudeatzen du aurrekontua, baina kontabilitate sistema berri behar du, kontabilitate publikora egokituta. Horretarako bi aukera ditu: aurrekontu proiektua Nafarroako aurrekontuetan sartzea edo kontu sistema berezia sortzea.