Skip to main content

ASOCEX

2003/09 Nafarroako Kontseilua (2002)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2003/09 Nafarroako Kontseilua (2002) ()

Nafarroako Comptos Ganberak Nafarroako Kontseiluari buruzko fiskalizazio txostena argitaratu du. Erakundeaz eginiko lehenbiziko txostenak gastuen betetzea eta legezkotasuna aztertu ditu.

Comptos Ganberak emaniko datuen arabera, Nafarroako Kontseiluak iaz 273.000 euro gastatu zituen. Dirutza horretatik 100.000 euro langilerian gastatu zen eta beste 168.000 euro erakundeko kideek jaso zuten \"eginiko zerbitzuengatik\". Inbertsioek 36.500 euro egin zuten.

Comptos Ganberak dioenez, Kontseiluak aurkezturiko kontuek ongi islatzen dute urteko ekonomi jarduera. Legezkotasunaren gaineko azterketa ere aldekoa da, Nafarraoko Kontseiluak indarrean dagoen legedia bete egiten duelako.