Skip to main content

ASOCEX

2003/10 Nafarroako toki sektore publikoa (2000)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2003/10 Nafarroako toki sektore publikoa (2000) ()

Nafarroako Comptos Ganberak 2000ko toki sektorearen txostena ezagutarazi du. Bertan Nafarroako udal, kontzeju, mankomunitate eta gainerako udal erakundeen gaineko iritzi orokorra eskaintzen du.

Txostenak emaniko datuen arabera Nafarroan 801 udal erakunde daude: 272 udal, 363 kontzeju, 76 udalaz gaineko erakundeak, 76 erakunde autonomo, 59 mankomunitate, 9 udal elkarte, 8 partzuergo, eta bost udal enpresa.

Azken urteotako txostenetan bezala, oraingoan ere Comptos Ganbera udal mapa berriaren beharra azpimarratzen du, gaur egungoa ez baitu errezten kudeaketa eraginkorra. Beraz, fiskalizazio erakundeak dei bat egiten die Nafarraoko erakundeei udal mapa berria egin dezaten.

2000ko ekitaldiko datuei dagokienez, Nafarroako udalen gastuak 444 milioi eurokoak izan ziren. Horietatik %33 inbertsioetan gastatu zen, %31 langileriaren soldatetan eta %24 ohiko ondasun eta zerbitzuetan.

Dirusarrerek 462 milioi euro egin zuten. Dirutza horren erdia transferientzien bidez heldu zitzaien udal erakundei. Udal zerga eta tasen bidez aurrekontuaren %37 lortu zen.

Nafarroako Toki erakundeen zorra 147 milioi eurokoa zen 2000ko abenduan. Horrek erran nahi du biztanleko zorra 277 eurokoa dela udaletan eta 233 eurokoa kontzejuetan. Aurreko urteko datuekin alderatuz, zorra ehuneko bat handitu zen.

Txostenak Udaletako idazkarien egoera azpimarratzen du. Comptos Ganberak dioenez, 272 udaletan ari diren 157 idazkarietatik 71 besterik ez dira funtzionarioak, azken urteotan ez baita oposiziorik egin. Horren atzean dagoen arazoa aurretik aipaturikoa da: udal mapa. Izan ere, udal mapa berria egin arte Foru Administrazioak ez du plazarik betetzeko asmorik.

Comptos Ganberaren aburuz, idazkari eta kontu-hartzaileek independentzia behar dute beren lana behar bezala egiteko eta horretarako funtzionarioa izatea da egokiena. Bestalde, idazkarien soldatak finkatzeko oinarrizko irizpidearen beharra azpimarratzen du, gaur egun ez baitago horrelakorik.