Skip to main content

ASOCEX

2003/15 Tuterako Udala (2002)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2003/15 Tuterako Udala (2002) ()

Nafarroako Comptos Ganberak Tuterako Udalaren fiskalizazio txostena argitaratu du. Txostenak honako gai hauek aztertzen ditu: aurrekontu-betetzea, ondare egoera, legezkotasuna eta udalaren finantza-egoera. Datu guztiak 2002koak dira.

Tuterako Udalak bi erakunde autonomo ditu: Uren Udal Batzordea eta Castel Ruiz Kultur etxea. Iazko gastuak (aipaturiko erakundeenak barne) 30 milioi eurokoak izan ziren. Urtea amaiturik, Udalak aurrekontu superabita lortu zuen (522.000 euro) eta diruzaintzako gerakin positiboa ere: 2,7 milioi euro.

Datu horiek ikusita, Comptos Ganberak positibotzat jotzen du Udalaren finantza-egoera. Kontuan hartu behar da duela urte gutxi Tuterako Udalak oso egoera zaila bizi izan zuela, eta horren ondorioz bidegarritsun plana onartu behar izan zuen. Planak aurreikusitakoa betetzen joan da azken urteotan eta horrek nabarmen hobetu du ekonomia egoera.

Comptos Ganberak dioenez, 2002ko aurrekontu kitapenak ongi islatzen du iazko jarduera ekonomikoa. Egoera balantzeak ere ongi islatzen du Udalaren ondare egoera. Legezkotasunaren gaineko azterketan ere ez dago kontrako iritzirik, Udalak indarrean dagoen legedia bete egiten duelako.

Laburbilduz: Tuterako Udalak ongi kudeatzen ditu aurrekontuak, baina baditu hobetu beharreko gauza batzuk. Horietako bat aurrekontuetan helburu argiak zehaztea eta helburuak neurtzeko sistema martxan jartzea, hori ezinbestekoa baita administrazioen eraginkortasuna neurtu ahal izateko.

Txostenak, halaber, obren epeen gaineko kontrol zorrotzagoa eta erakunde autonomoen barne kontrola hobea eskatzen ditu.