Skip to main content

ASOCEX

2003/26 Lakuntzako Udala (2002)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2003/26 Lakuntzako Udala (2002) ()

Nafarroako Comptos Ganberak Sakanako zazpi udalen fiskalizazio txostenak kaleratu ditu. Lan horiek Uharte Arakilgo alkate ohiak aurkezturiko salaketaren ondorioz egin dira. Izan ere, aipaturiko alkate ohiak aurtengo ekainean bertako ekonomia aholkulariaren aurkako salaketa aurkeztu zuen Comptos Ganbera irregulartasun batzuk salatuz, horien artean txekeak faltsutu izana. Alkate ohiak epaitegian ere salatu zuen gertaturikoa eta Arruazuko Udalak bat egin zuen salaketarekin udal horretan ere antzeko irregulartasunak egin zituelakoan.

Hau dena ikusirik, Comptos Ganberako presidenteak aholkularia lanean ari zen zazpi udalen fiskalizazioa egitea erabaki zuen.

Txosten guztiek diotenez, lanak egiterakoan arazo handiak izan dira kontabilitatea gaizki zegoela, saldoen gaineko kontrola ere oso desegokia zelako eta iazko kontuen espedienterik ez zegoelako. Horregatik, Comptos Ganberak ezin izan du finantza-egoerei buruzko iritzirik eman. Bestalde, txosten guztiek aurrekontu eta kontu arloetan legehauste aunitz salatzen dituzte.

Txostenetan ekonomia aholkulariaren jarduera aztertzen da, bereziki Uharte Arakilgo alkate ohiak salaturiko gaiak. Txostenak bakoitzak jasotzen du horren berri zehatza: aholkulariak jasotako dirua, zenbateraino dagoen justifikaturik eta ustez faltsututako txekeen kopurua.

Comptos Ganberak emaniko datuen arabera, aholkulariak ustez faltsututako txekeak 90 dira: 27 Uharten, 17 Lakuntzan, 14 Ergoienan, 13 Arruazun, 11 Irañetan eta 8 Bakaikun. Gehienetan txekeak aholkulariaren beraren ordainsariei dagozkie. Justifikatu gabe dagoen dirutzaz, aipatzekoa da aholkulariak 10.852 euro itzuli dituela: Uharteko udalari 8.550 euro eta 2.300 lakuntzakoari. Comptos Ganberaren aburuz, justifikatu gabe kobratutako dirutza 7.998 eurokoa da.

Azkenik, txostenek diotenez udal guztiak ahaleginak egiten ari dira kontabilitatea antolatzeko eta barne kontrola martxan jartzeko.