Skip to main content

ASOCEX

2003/28 Azkoiengo Udala (2002)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2003/28 Azkoiengo Udala (2002) ()

Nafarroako Comptos Ganberak Azkoiengo Udalaren fiskalizazio txostena ezagutarazi du. Azkoienek 5.771 biztanle ditu eta bertako Udalak eta haren erakunde autonomoek 51 langile dituzte. Txostenak eskaintzen dituen datu guztiak 2002koak dira.

Txostenak honakoa aztertu du: Udalaren aurrekontu betetzea, ondare egoeraren isla, legezkotasuna eta finantza egoera.

Txostenak emaniko datuen arabera, Azkoiengo Udalak iaz 7,7 milioi euro gastatu zituen. Horren zati nagusia (4,7 milioi) inbertsioetan gastatu zen. Dirusarrerei dagokienez, Azkoiengo Udalak 6,8 milioi euro bildu zituen. Urtea amaituta, defizita 354.000 eurokoa izan zen, egin beharreko finantza-egokipenak egin ondoren.

Comptos Ganberak emaniko datuen arabera, Azkoiengo Udalaren zorra 585.000 eurokoa da. Alde horretatik, Azkoiengo Udalaren zor maila %4,10 da, zor mugatik oso urrun, zor muga %19,95 baita.

Comptos Ganberak udalaren aurrekontu kitapena ere aztertu du. Haren iritziz ongi islatzen ditu 2002an eginiko ekonomia jarduera eta aurrekontu egoera.

Egoera balantzeak ere egoki islatzen du Udalaren finantza egoera, baina salbuespen bat dago: ondasun zerrenda gaurkotu gabe dagoela.

Legezkotasunari dagokionez, txostenak dio indarrean dagoen legedia bete egiten dela.

Laburbilduz: Azkoiengo udalak ongi kudeatzen du aurrekontua eta legea bete egiten du Udal ekonomia jardueran.