Skip to main content

ASOCEX

2004/01 Berriozarko Udala (2002)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2004/01 Berriozarko Udala (2002) ()

Nafarroako Comptos Ganberak Berriozarko Udalaren fiskalizazio txostena ezagutarazi du. Bertan aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna eta finantza-egoera aztertzen dira. Datu guztiak 2002koak dira.

Txostenak dioenez, azterturiko ekitaldian udalak 6,6 milioi euro gastatu eta 7,6 bildu zituen. Beraz, urte amaieran superabita milioi bat eurokoa izan zen. Dena den, emaitza ez ohiko dirusarrerei esker lortu zen, udalak lur sail batzuk saldu zituelako.

2002ko abenduaren 31ko zorra 1,3 milioi eurokoa zen. Aipatzekoa da azken urteotan udalaren finantza-egoerak txarrera egin duela nabarmen. Alde horretatik, orain dela lau urte aurrezki gordina %16koa izan zen bitartean, iaz aurrezki negatiboa izan zuen: -%4.

Horren aurrean, Comptos Ganberak uste du Udalak bidegarritasun plana martxan jarri behar duela. Planak udal zerbitzuak finkatzeaz gain, kostua eta ordaintzeko moduak sakon aztertu behar lituzke, beti ere finantzetan oreka lortzeko asmoz.

Aurrekontu kitapena azterturik, Comptos Ganberaren iritzia aldekoa da, egoki islatzen baititu eginiko jarduera eta aurrekontu egoera. Egoera balantzeak ere ongi islatzen du finantza-egoera eta legezkotasunaren gaineko azterketa ere aldekoa da, Berriozarko Udalak indarrean dagoen legedia bete egiten duelako.

Laburbilduz: Berriozarko Udalak ongi kudeatzen du aurrekontua. Gainera, azken urteotan barne kontrola eta administrazio prozedurak hobetu egin ditu, Comptos Ganberak eskainitako aholkuei jarraituz. Finantza-egoera, ordea, larriagoa da azken urteotan hirigintzaren dirusarrerak gutxituz joan diren neurrian, egoerak txarrera egin duelako