Skip to main content

ASOCEX

2004/16 Nafarroako Kontseilua (2003)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2004/16 Nafarroako Kontseilua (2003) ()

Comptos Ganberak Nafarroako Kontseiluaren fiskalizazio txostena ezagutarazi du. Bertan bi gai aztertzen dira: Kontseiluak berak aurkezturiko gastuen aurrekontu kitapena eta legeztasuna. Datu guztiak 2003koak dira.

Txostenak dioenez, Nafarroako Kontseiluak iaz 350.000 euro gastatu zituen. Dirutzaren % 57 gastu arruntetan gastatu zen, %30 langilerian eta %13 inbertsioetan. Nafarroako Kontseiluak Parlamentuak eta Gobernuak izendaturiko kontseilukideez gain bi langile ditu: legelaria eta idazkaria. Administrariaren plaza bete gabe dago.

Jakina denez, Kontseiluaren zeregina da lege kontuetan administrazioen aholkularia izatea. Iaz 74 txosten egin zituen.

Comptos Ganberaren aburuz aurrekontu kitapenak ongi islatzen du urteko ekonomia jarduera. Legezkotasunari dagokionez, Kontseiluak indarrean dagoen legedia bete egiten du.