Skip to main content

ASOCEX

2004/17 Nafarroako Ikus-entzunezko Kontseilua (2003)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2004/17 Nafarroako Ikus-entzunezko Kontseilua (2003) ()

Nafarroako Comptos Ganberak Ikus-entzunezko Kontseiluari buruzko txostena ezagutarazi du. Bertan honako gai hauek aztertzen dira: aurrekontu kitapena, ondare egoera eta legezkotasuna.

Txostenak dioenez, kontseiluak 243.000 euro gastatu zituen iaz. Ondasun arruntetan 115.000 euro gastatu zituen eta langilerian 115.000. Inbertsioek 15.000 euro egin zuten.

Ikus-entzunezko Kontseiluak aurkezturiko kontuek ez dute betetzen Ogasun Publikoaren Legeak agindurikoa, ez baitute partida bikoitza erabiltzen. Nolanahi ere, aipatzekoa da arazo hori aurten konpondu egin dela, kontseiluaren kontuak Ekonomia Departamentuaren kontuetan sartu direlako.

Comptos Ganberak dioenez, 2003ko gastuen kitapenak ongi islatzen du urtean eginiko jarduera. Balantzeak ere Kontseiluaren ondare egoera ongi islatzen du eta, azkenik, kontseiluaren ekonomia jarduera legea errespetatuz egiten da.