Skip to main content

ASOCEX

2004/20 Etxegarateko mendateko errepidearen zabaltze lanak

Argitalpen data

Nafarroako Comptos Ganberak Etxegarateko obrei buruzko fiskalizazio txostena ezagutarazi du. Inbertsioaren helburua 7,1 kilometroko autobia egitea zen, bide zaharrak arrisku handikoa izateaz gain trafiko oso handia zuelako.

Txostenak dioenez, Etxegarateko errepide berria egiteko lanak 1996an hasi ziren, urte hartan inbertsioaren proiektuak kontratatu baitziren. Lanen adjudikazioa 1999an egin zen 26,5 milioi eurotan, lizitazio zenbatekoa baino %10 gutxiago. Ondoren proiektuaren bi aldaketa onartu ziren, eta horien ondorioz obra hiru milioi eurotan garestitu zen. Aipatzekoa da hasierako aurrekontuarekin alderatuz beste 3,2 milioi euro gehiago ordaindu zirela prezioen berrikusketen ondorioz.

Comptos Ganberak emaniko datuen arabera, Nafarroako Gobernuak 38,7 milioi euro gastatu ditu Etxegarateko obretan, proiektuak eta desjabetzeak barne. Obrari dagokionez, gastuak 33,8 milioi eurokoak izan dira.

Txotenak dio adjudikazio zenbatekoaren eta ordaindurikoaren arteko aldea ez dela handia, baldin eta proiektuaren aldaketak kontuan hartzen badira. Adjudikazio prozesuei dagokienez, Comptos Ganberak ontzat hartzen ditu legedia errespetatuz egin baitira.