Skip to main content

ASOCEX

2004/11 Ararteko (2003)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2004/11 Ararteko (2003) ()

Nafarroako Comptos Ganberak Arartekoaren 2003ko kontuei buruzko fiskalizazio txostena ezagutarazi du. Txostenak honako gai hauek aztertzen ditu: aurrekontu kitapena, ondare egoera eta legezkotasuna.

Txostenak dioenez, Arartekoak 762.000 euro gastatu zituen iaz. Dirutzaren zati nagusia (440.000 euro) langileriaren soldatetan gastatu zen; ohiko ondare eta zerbitzuetan 212.000 euro gastatu ziren eta inbertsioek 86.000 euro egin zuten.

Aurrekontu kitapenak ongi islatzen du urteko ekonomia jarduera. Egoera balantzea ere finantza eta ondare egoeraren isla da.

Legezkotasunaren gaineko azterketari dagokionez, Comptos Ganberak dio Arartekoak indarrean dagoen legedia bete egiten duela.