Skip to main content

ASOCEX

2004/29 Berriozarko Udala (2003)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2004/29 Berriozarko Udala (2003) ()

Nafarroako Comptos Ganberak Berriozarko Udalaren 2003ko fiskalizazio txostena ezagutarazi du. Bertan aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna eta finantza-egoera aztertzen dira.

Txostenak dioenez, azterturiko ekitaldian udalak 8 milioi euro gastatu eta 6,8 bildu zituen. Urte amaieran 1,2 milioiko defizita bazuen ere, egin beharreko kontu egokitzeak egin ondotik 137.000 euroko superabita izan zuen. 2003ko abenduaren 31ko zorra 1,1 milioi eurokoa zen.

Comptos Ganberak nabarmentzen duenez, Berriozarko Udalaren finantza egoerak txarrera egin du azken urteotan, hirigintzari esker lortzen duen dirutza gutxitzen ari delako. Horren aurrean, Comptos Ganberak uste du Udalak bidegarritasun plana martxan jarri behar duela. Planak udal zerbitzuak finkatzeaz gain, kostua eta ordaintzeko moduak sakon aztertu behar lituzke, beti ere finantzetan oreka lortzeko asmoz.

Aurrekontu kitapena azterturik, Comptos Ganberaren iritzia aldekoa da, egoki islatzen baititu eginiko jarduera eta aurrekontu egoera. Egoera balantzeak ere ongi islatzen du finantza-egoera eta legezkotasunaren gaineko azterketa ere aldekoa da, Berriozarko Udalak indarrean dagoen legedia bete egiten duelako.

Laburbilduz: Berriozarko Udalak ongi kudeatzen du aurrekontua. Gainera, azken urteotan barne kontrola eta administrazio prozedurak hobetu egin ditu, Comptos Ganberak eskainitako aholkuei jarraituz. Finantza-egoera, ordea, larriagoa da azken urteotan hirigintzaren dirusarrerak gutxituz joan diren neurrian, egoerak txarrera egin duelako.