Skip to main content

ASOCEX

2004/24 Antsoaingo Udala (2003)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2004/24 Antsoaingo Udala (2003) ()

Nafarroako Comptos Ganberak Antsoaingo Udalari buruzko 2003ko fiskalizazio txostena ezagutarazi du. Txostenak honako gai hauek aztertzen ditu: aurrekontu betetzea, ondare egoera, legezkotasuna eta Udalaren eta haren erakunde autonomoen finantza-egoera.

Antsoaingo Udalak 8.854 biztanle ditu eta hiru erakunde autonomo eginak ditu: Gazte Berriak Kultur eta Kirol patronatua, euskara patronatua eta hezkuntza sexualaren aldeko patronatua.

Txostenak dioenez, Antsoaingo Udalak iaz 11,5 milioi euro gastatu eta 11,4 bildu zituen. Udal diru iturriei dagokienez, transferentziek ehuneko 31 egin zuten, zergen bidez ehuneko 18 lortu zuen eta iaz eskaturiko mailegu baten bitartez ehuneko 22 eskuratu zuen.

2003ko ekitaldia amaiturik, emaitza negatiboa izan zen: 756.000 euroko defizita. Urte amaieran epe luzerako zorra 3 milioi eurokoa zen.

Aurrekontu kitapena aztertu ondoren, Comptos Ganberak dio ongi islatzen dituela ekonomia jarduera eta 2003ko abenduaren 31ko aurrekontu egoera. Egoera balantzeak ere ongi islatzen du Udalaren finantza egoera, nahiz eta salbuepen bat izan: gaurkotu gabeko udal ondasun zerrenda, hain zuzen.

Legezkotasunari dagokionez, Antsoaingo Udalak indarrean dagoen legedia bete egiten du haren ekonomia jardueran.

Finantza egoerari buruzko iritzia ere udalaren aldekoa da. Izan ere, zor maila (ehuneko 1,5) txikia da eta aurrezki garbia ¿ohiko dirusarreren eta ohiko gastuen arteko aldea- oso handia: ehuneko 20.

Datu horiek guztiak eman ondoren, Comptos Ganberak ontzat ematen du Antsoaingo Udalaren aurrekontu kudeaketa. Nolanahi ere, gomendio batzuk eskaintzen dizkio udalari kudeaketa hobetzen segi dezan.