Skip to main content

ASOCEX

2006/17 Nafarroako Ikus-entzunezko Kontseilua (2005)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2006/17 Nafarroako Ikus-entzunezko Kontseilua (2005) ()

Nafarroako Comptos Ganberak 2005eko Ikus-entzunezko Kontseiluari buruzko txostena ezagutarazi du. Bertan honako gaiak aztertzen dira: aurrekontu kitapena, ondare egoera eta legezkotasuna.

Ikus-entzunezko Kontseiluak lana betetzeko behar duen dirua Economía Departamentuaren aurrekontuan dago, aurrekontu programa berezi batean.

Txostenak dioenez, kontseiluak 409.000 euro gastatu zituen iaz. Ondasun eta zerbitzu arrunten erosketan 186.000 euro gastatu ziren eta langilerian, berriz, 167.000 euro. Inbertsioek 50.000 euro egin zuten.

Comptos Ganberak dioenez, 2005eko gastuen kitapenak ongi islatzen du urtean eginiko jarduera. Balantzeak ere Kontseiluaren ondare egoera ongi islatzen du eta, azkenik, kontseiluaren ekonomia jarduera legea errespetatuz egiten da.