Skip to main content

ASOCEX

2007/17 Iruñeko Udala (2005)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2007/17 Iruñeko Udala (2005) ()

Nafarroako Comptos Ganberak Iruñeko Udalari buruzko fiskalizazio txostena kaleratu du. 2004. urteari dagokion lanak honako gai hauek aztertzen ditu: aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna eta udalaren finantza egoera. Txosten berean, eta Aralar talde parlamentarioak eskaturik, Gazteluko Plazako aparkalekuari buruzko sententziek eragindako ondorio ekonomikoak ere aztertu dira.

Txostenak emaniko datuen arabera, Iruñeko udalak eta haren erakunde autonomoek ¿Hirigintza Gerentzia eta Haur Eskola- 206 milioi gastatu eta 225 bildu zituzten 2005eko ekitaldian.

Gastuetan handiena langileriarenak dira, horretan 66 milioi gastatu baitziren. Bigarren gastu handiena ohiko ondasun eta zerbitzen erosketa izan zen (54,7 milioi) eta inbertsioetan 23 milioi gastatu ziren.

Dirusarrerei dagokienez, ohiko transferentziek (Nafarroako Gobernuak eginikoak gehienak) 70 milioi egin zuten, inbertsioen desjabetzeari esker 59 milioi lortu ziren eta zergen bitartez lorturikoa 50 milioi izan zen.

Udalaren kontu orokorra aztertuta, Comptos Ganberaren ustetan ongi islatzen ditu finantza-egoera, ondare-egoera eta 2005eko emaitza. Salbuespen bakarra montepion dauden funtzionarioen erretiroak sortuko duen gastua da, ez baita islatu udalaren kontuetan.

Udalaren finantza egoerari dagokionez, urte amaieran 5,1 milioiko defizita izan zuen eta epe luzerako zorra 49,6 milioikoa zen. Txostenak dioenez, hiriburua izateak ematen dion finantziazio sistema bereziari esker udalak 15,6 milioiko dirutza jaso zuen.

Gaztelu Plazako aparkalekuari buruzko sententzien eraginari dagokionez, errekurtsoak 41 izan dira. Batzuk artxibatuta daude, beste batzuk onartuta eta beste batzuk oraindik argitu gabe.

Sententzia baten ondorioz, Udalak 2001eko apirilean eginiko esleipena bertan behara utzi behar izan zuen. Bi urte geroago kontzesio kontratua berriro enpresa berari eman zitzaion, aurreko epeari ere eutsiz: 75 urte. Nafarroako Epaitegi Gorenaren sententzia batek esleipena bertan behera uztera behar zuen, 75 urteko epea legez kontrakoa zelako.

Auzia dela-eta Udalak hartu dituen erabakiak bilduta daude txostenean. Emaitza ekonomikoari dagokionez, kontratua bertan behera uzteak 17,9 milioiko kostua izan zuen. 2006ko ekainean eginiko esleipen berriaren arabera, Udalak 20,2 milioiko dirutza jaso zuen eta enpresa iazko irailean hasi zen aparkalekua kudeatzen. Hasierako esleipenalotu zuen enpresari ordainduriko zenbatekoaz Comptos Ganberak ez du iritzirik eman gaia auzitan dagoelako.