Skip to main content

ASOCEX

2008/15 Nafarroako Ararteko (2007)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2008/15 Nafarroako Ararteko (2007) ()

Nafarroako Comptos Ganberak Arartekoari buruzko fiskalizazio txostena ezagutarazi du. Txostenak 2007ko kontuak aztertu ditu.

Txostenak emaniko datuen arabera, iaz Arartekoak 1,1 milio gastatu zituen. Horren zati nagusia (540.000 euro) langilerian gastatu zen. Ohiko ondasun eta zerbitzuetan 327.000 euro gastatu ziren eta kapital transferentzietan, berriz, 185.000 euro.

Comptos Ganberaren txostenak dioenez, Arartekoaren 2007ko kontu orokorrak ondasun eta finantza egoera ongi islatzen ditu. Legezkotasunari dagokionez, Arartekoaren ekonomia jarduera indarrean dagoen legediaren arabera egiten da.