Skip to main content

ASOCEX

2005/30 Berriozarko Udala (2004)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2005/30 Berriozarko Udala (2004) ()

Nafarroako Comptos Ganberak Berriozarko Udalaren fiskalizazio txostena ezagutarazi du. Bertan aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna eta finantza-egoera aztertzen dira. Datu guztiak 2004koak dira.

Txostenak dioenez, azterturiko ekitaldian udalak 5,6 milioi euro gastatu eta 6,5 bildu zituen. Urte amaierako superabita milioi bat eurokoa izan zen.

Aurrekontu kitapenaren arabera, langileria gastuak dira handienak: 2 milioi euro. Ondoren ohiko ondasun eta zerbitzuen erosketa dago: 1,4 milioi. Inbertsioek milioi bat egin zuten.

Dirusarrerei dagokienez, ohiko transferentziak 2,3 miliokoak izan ziren, eta antzeko zerbait bildu zen zerga eta tasen bitartez.

Aurrekontu kitapena azterturik, Comptos Ganberaren iritzia aldekoa da, egoki islatzen baititu eginiko jarduera eta aurrekontu egoera. Egoera balantzeak ere ongi islatzen du finantza-egoera eta legezkotasunaren gaineko azterketa ere aldekoa da, Berriozarko Udalak indarrean dagoen legedia bete egiten duelako.

Finantza-egoerari dagokionez, epe luzerako zorra 1,4 milioikoa zen 2004ko amaieran. Izan ere, Udalak dirutza hori eskatu behar izan zuen aurreko zorraren birfinantziaziorako eta inbertsioak burutzeko.

Txostenak dioenez, azken urteotan hirigintza arloko sarrerak gutxitu dira eta horrek defizita sortu du. Horren aurrean, Comptos Ganberak uste du Udalak bidegarritasun plana martxan jarri behar duela. Planak udal zerbitzuak finkatzeaz gain, kostua eta ordaintzeko moduak sakon aztertu behar lituzke, beti ere finantzetan oreka lortzeko asmoz.

Laburbilduz: Berriozarko Udalak ongi kudeatzen du aurrekontua. Finantza-egoera, ordea, larria da eta finantza oreka berreskuratzea helburu duen bidegarritasun plana eskatzen du.