Skip to main content

ASOCEX

2008/20 Zizur eta Galarren eginiko lur-zoruaren salerosketari buruzko fiskalizazio txostena

Argitalpen data

Nafarroako Comptos Ganberak Zizur eta Galarren eginiko 300 hektareako salerosketari buruzko fiskalizazio txostena plazaratu du. Salerosketa lehiaketa publikoaren bitartez egin zen. Lur-sailen jabeek etxebizitzak egiteko lurzorua eskaini behar zioten Nafarroako Gobernuari. Lur-sailen jabeek, horren truke, etxebizitzak eraikitzeko baimena jasoko zuten, onarturiko eskaintzak zehaztutakoaren arabera.

Nasursa enpresa publikoak ideia lehiaketa deitu zuen, aurkezturiko eskaintzan oinarrituta. Ondoren, udalez gaindiko plan sektoriala egin behar da, beti ere ideia lehiaketa kontuan hartuz. Oraindik burutu gaben dagoen planak etxebizitzen kopurua, urbanizazio mota, etab. zehaztuko ditu. Behin plan onartu eta gero, lur jabeak etxebizitzak egiten has daitezke.

Txostenak dioenez, Nafarroan sekula eginiko hirigintza operaziorik handiena da: 19.000 etxebizitza. Merkatuan ia 4.000 milio eurokoa izan daiteke (655.000 milioi pezeta). Proiektua burutuz gero, Nafarroako bigarren hiri handiena litzateke (50.000 lagun), eta eragin handia izanen luke bai Bideko Autobidean eta baita gaurko egungo beste errepideetan ere.

Comptos Ganberak dio lur-sailen salerosketa eta orain arte hitzarturiko kontratuetan lege bete egin dela. Dena den, Nafarroako Gobernuari dagozkion lur-sailetako etxebizitzen eraikuntza saltzailen esku uztearen legezkotasuna zalantzazkoa da, legediak konkurrentzia eskatzen baitu.

Comptos Ganberak dioenez, hiri berriaren administrazio eredua zehaztu gabe dago. Txostenak azken urteotan eginiko etxebizitzei buruzko datuak eskaini ditu, eta baita eskaera eta eskaintzaz ere.

Txostenak azpimarratzen duenez, etxebizitzaren sektoreak etengabeko azterketa sistematikoa behar luke, eskaera eta beharrak ongi aztertzeko, eta hutsik dauden etxeak ere kontuan hartuko dituena. Bestalde, administrazio publikoek bultzaturiko hirigintza operazioek sortzen dituzten etekinen zati nagusia biztanleriari itzuli behar zaizkie, eta horretan ere ahalegintzeko eskatzen du, legeak horixe agintzen duelako.

Horrelako hirigintza operazio bat erabaki aurretik, gai asko kontuan hartuko dituzten azterketak eskatzen ditu Comptos Ganberak: benetako beharrak, urbanizazio mota, zerbitzuak, komunikazioak¿Eta administrazio eredua ere aurretik zehaztea komenigarritzat jotzen du.