Skip to main content

ASOCEX

2007/02 Zizur Nagusiko Udala (2005)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2007/02 Zizur Nagusiko Udala (2005) ()

Nafarroako Comptos Ganberak Zizur Nagusiko Udalaren 2005eko fiskalizazio txostena argitaratu du. Txostenak aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna eta udalaren finantza egoera aztertzen ditu.

Zizur Nagusiko Udalak 13.000 biztanle ditu eta Udalaz gain beste hiru udal erakunde daude: Musika Eskola, Kultur Patronatoa eta Ardoi Kirol Patronatoa.

Comptos Ganberak emaniko datuen arabera, Zizur Nagusiko Udalak 12,4 milioi euro gastatu eta 18,5 bildu zituen 2005eko ekitaldian.

Gastuetan garrantzitsuenak ohiko ondasun eta zerbitzuak dira: 4 milioi. Udal eta patronatuetan ari diren 109 langileen soldateetan, berriz, 3,6 milioi gastatu zituen. Inbertsioei dagokienez, iazkoa gastuak 3,6 milioikoak izan ziren.

Dirusarrerei dagokienez, kapital transferentziak dira garrantzitsuenak: 9,7 milioi. Dirutza horren zati nagusia Ardoi sektoreko hirigintza-kuotei esker lortu da eta badira, halaber, Nafarroako Gobernutik jasotako transferentzia batzuk.

Comptos Ganberak dioenez, Udalak aurkezturiko aurrekontu kitapenak ongi islatzen ditu iazko ekonomia jarduera eta baita aurrekontu egoera ere. Balantze egoera ere ondare egoeraren isla da. Hala ere, gai horretan salbuespen bat dago, ondasun zerrenda gaurkotu gabe dagoelako.

Legezkotasunaren azterketa ere Udalaren aldekoa da, haren ekonomia jardueran legedia bete egiten delako.

Comptos Ganberak dioenez, urte amaieran Zizur Nagusiko Udalak 0,4 milioiko defizita zuen, baina ekonomia egoera ona zuen, epe luzerako zorrik ez zuelako eta, gainera, diruzaintzako gerakina 9 milioikoa zelako.

Laburbilduz: Zizur Nagusiko Udalak ongi kudeatzen du aurrekontua. Udalaren ekonomia egoera ona da eta Comptos Ganberak azken urteotan eskainiriko gomendioak betetzen ari da.