Skip to main content

ASOCEX

2007/21 Nafarroako Ikus-entzunezko Kontseilua (2006)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2007/21 Nafarroako Ikus-entzunezko Kontseilua (2006) ()

Nafarroako Comptos Ganberak Ikus-entzunezko Kontseiluari buruzko 2006ko txostena ezagutarazi du. Bertan honako gai hauek aztertzen dira: aurrekontu kitapena, ondare egoera eta legezkotasuna.

Ikus-entzunezko Kontseiluak lana betetzeko behar duen dirua Ekonomia Departamentuaren aurrekontuan dago, aurrekontu programa berezi batean. Erakundeko langile zerrendan sei lanpostu daude (lau funtzionario eta bi behin behineko kontratatuak). Hala ere, funtzionarioen lanpostuak bete gabe daude eta lauetako hiru administrazio- kontratatuk betetzen dituzte.

Txostenak dioenez, kontseiluak 572 euro gastatu zituen iaz. Ondasun eta zerbitzu arrunten erosketan 223.000 euro gastatu ziren eta langilerian, berriz, 204.000 euro. Inbertsioek 140.000 euro egin zuten.

Comptos Ganberak dioenez, 2006ko gastuen kitapenak ongi islatzen du urtean eginiko jarduera. Balantzeak ere Kontseiluaren ondare egoera ongi islatzen du eta, azkenik, kontseiluaren ekonomia jarduera legea errespetatuz egiten da.