Skip to main content

ASOCEX

2007/03 Nafarroako toki sektore publikoa (2004)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2007/03 Nafarroako toki sektore publikoa (2004) ()

Nafarroako Comptos Ganberak toki sektoreari buruzko txostena ezagutarazi du. Txostenak udal egitura, araudia eta udal erakundeen finantza egoera aztertzen ditu. Datuak 2004ko abenduaren 31koak dira.

Txostenaren eranskinak toki sektorearen ekonomia egoerari buruzko datu orokorrak eta udal bakoitzari dagokionak biltzen ditu. Datu horiek guztiak Toki Administrazio Departamentuarenak dira.

Comptos Ganberak dioenez, Nafarroako toki erakundeak 809 dira: 272 udal, 358 kontzeju, 75 erakunde autonomo, 64 mankomunitate, 19 udal enpresa, 11 partzuero eta 10 udal elkarte.

Azken bost urteotan udal kopurua ez da aldatu, 5 kontzeju desagertu dira eta mankomunitate eta udal enpresen kopurua handitu egin da.

Azken urteotako txosten guztietan bezala, Comptos Ganberak Nafarroako toki administrazioaren eredua gaurkotu egin behar dela azpimarratzen du. Txostenak dioenez, Toki Administrazioaren Foru Legeak neurri batzuk aurreikusiak zituen toki sektorearen antolaketa egokiagoa bultzatzeko, baina ez dute emaitza handirik eman. Izan ere, udal erakundeen kopurua handitzen joan da etengabe azken urteotan.

Txostenak Nafarroako toki Araudiaren Gaurkotzerako Foru Legea ere aipatzen du. Horren eraginez, Iruñeari hiri handien araudia dagokio, eta beste udalerriei ere Estatuaren legeak aginduriko neurriak ezartzen dizkie hainbat gaitan: udal organoak, quoruma, mankomunitateak¿

Aipaturiko legeak bete gabe zeuden idazkari eta kontu hartzaileen plazak betetzeko ez ohiko prozedura martzan jarri bazuen ere, prozesua geldirik dago auzitegira eraman zutelako.

Txostenak udal eta gainerako erakundeen finantza egeorari buruzko datuak ere ematen ditu. Horien arabera, udal erakundeen zorra %27 igo da 2001-2004 epean. Comptos Ganberak dioenez, udal erakundeen zorra 216 milioikoa zen 2004ko amaieran. Biztanleko zorra kontuan hartuz gero, igoera %18koa izan da.

Ohiko gastuei dagokienez, %26 handitu dira aipaturiko epean, eta ohiko dirusarrerak %23 igo dira.