Skip to main content

ASOCEX

2007/04 Burlatako Udala (2005)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2007/04 Burlatako Udala (2005) ()

Nafarroako Comptos Ganberak Burlatako Udalaren fiskalizazio txostena argitaratu du. Iruñerriko herriak 18.316 biztanle ditu eta 250 udal langile. Txostenak honako gai hauek aztertzen ditu: 2005eko aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna eta finantza-egoera.

Burlatako Udalak hiru erakunde autonomo ditu: Kirol Patronatua, Kultura Patronatua eta Musika Patronatua. Iazko gastuak ¿aipaturiko erakundeenak barne- 13,3 milioikoak izan ziren. Dirusarrerak, berriz, 12,8 milioi.

Gastuetan handienak langileriarenak dira: 7,5 milioi euro. Ondoren ohiko gastu eta zerbitzuak daude (3 milioi). Dirusarrerei dagokienez, ohiko transferentziek ¿Nafarroako Gobernuarenak- 6 milioi egiten dute. Zuzeneko zergen bidez lorturiko dirutza 3 milioikoa izan zen, eta tasa eta beste dirusarrerek 2,3 milioi egin zuten.

Ekitaldiaren amaieran Burlatako Udalak milioi erdiko defizita izan zuen, behin doikuntza eta kontsolidazioak egin eta gero.

Comptos Ganberaren arabera, aurrekontu kitapenak ongi islatzen ditu urteko ekonomia jarduera eta aurrekontu egoera. Ondare balantzeak ere egoki islatzen du finantza egoera, baina bada salbuespen bat: ondasun zerrenda. Izan ere, aipaturiko zerrenda 1995ekoa da eta, beraz, gaurkotu egin behar da.

Legezkotsunari dagokionez, Burlatako Udalak indarrean dagoen legedia bete egiten du haren ekonomia jardueran.

Txostenaren amaieran Udalaren finantza egoerari buruzko azterketa dago. Bertan Udalaren zor handia azpimarratzen da. Aurreko urteko datuekin alderatuz zorra 1,1 milioitan gutxitu bada ere, oraindik 7,2 milioikoa da, zor mailatik gorakoa. Alde horretatik, Comptos Ganberaren iritziz ez dago argi Burlatako Udala zorrari aurre egiteko gauza izanen ote den.

Laburbilduz: Burlatako Udalak ongi kudeatzen du aurrekontua baina finantza egoera zaila dauka, batez ere epe luzerako zor maila handia delako. Egoerari aurre egiteko txostenak bidegarritasun plana martxan jartzeko eskatzen dio. Planak ohiko gastuak kontrolatu eta zor maila ez handitzeko balio beharko luke.