Skip to main content

ASOCEX

2007/07 Berriozarko Udala (2005)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2007/07 Berriozarko Udala (2005) ()

Nafarroako Comptos Ganberak Berriozarko Udalaren fiskalizazio txostena kaleratu du. Bertan aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna eta finantza-egoera aztertzen dira. Datu guztiak 2005ekoak dira.

Txostenak dioenez, azterturiko ekitaldian udalak 4.967.000 milioi euro gastatu zituen eta ekitaldiaren amaieran 412.000 euroko superabita izan zuen.

Aurrekontu kitapenaren arabera, langileria gastuak dira handienak: 2,2 milioi euro. Ondoren ohiko ondasun eta zerbitzuen erosketa dago: 1,6 milioi. Ohiko transferentziek 535.000 euro egin zuten eta inbertsioetan ere antzeko dirutza gastatu zen: milioi erdi euro.

Dirusarrerei dagokienez, ohiko transferentziak 2,4 miliokoak izan ziren, eta zerga bidez lorturiko dirutza milioi eta erdi euro izan zen.

Aurrekontu kitapena azterturik, Comptos Ganberaren iritzia aldekoa da, egoki islatzen baititu eginiko jarduera eta aurrekontu egoera. Egoera balantzeak ere ongi islatzen du finantza-egoera eta legezkotasunaren gaineko azterketa ere aldekoa da, Berriozarko Udalak indarrean dagoen legedia bete egiten duelako.

Finantza-egoerari dagokionez, epe luzerako zorra 1,4 milioikoa zen 2005eko amaieran, aurreko ekitaldiko zor bera. Diruzaintzako gerakina 850.000 eurokoa zen urte amaieran.

Laburbilduz: Berriozarko Udalak ongi kudeatzen du aurrekontua. Finantza-egoera ona ez bada ere, nabarmen hobetu da azken bi urteotan Udalak ohiko gastuak murriztea lortu duelako. Azkenik, aipatzekoa da Berriozarko Udalak ahalegin handia egin duela Comptos Ganberak emaniko gomendio bat betetzeko: udal ondasun zerrenda gaurkotzea.