Skip to main content

ASOCEX

2007/27 San Adriango Udala (2004-05)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2007/27 San Adriango Udala (2004-05) ()

Nafarroako Comptos Ganberak San Adriango Udalari buruzko fiskalizazio txostena kaleratu du. Txostenak 2004 eta 2005 ekialdietako aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna eta Udalaren finantza egoera aztertu ditu.

Txostenak gogoratzen duenez, Comptos Ganberak ezin izan zituen egin 2002 eta 2003ko fiskalizazioak, Udalak egin gabe zituelako bi urteetako aurrekontu kitapenak. Udalak udal kontabilitatea antolatzeko ahalegina egin du, eta horrek oraingo txosten hau ahalbideratu du, baina kontuen egoera ez da batere ona. Are gehiago, udalaren ekonomia jarduera kontu eta aurrekontu kontrolik gabe egiten da.

Txostenak emaniko datuen arabera, 2005ean San Adriango udalak 4,6 milioi gastatu zituen. Dirusarrerak, berriz, 5,2 milioikoak izan ziren. Gastuei dagokienez, zerbitzu eta ondasun arruntetan 1,8 milioi gastatu ziren, langilerian 1,7 milioi eta inbertsioetan 525.000 euro. Dirusarrera handienak transferentziak dira: 1,8 milioi. Zuzeneko zergen bitartez 1,3 milioi lortu ziren eta tasa eta bestelako dirusarrerei esker 760.000 euro.

Comptos Ganbeak dioenez, 2004 eta 2005eko aurrekontu kitapenak ongi islatzen du udalaren ekonomia egoera, baina badira ekonomikoki eta denborari dagokionez gaizki egotzitako dirusarrerak, kontuen isla orokorrean eragin txikia dutenak.

Egoera balantzeak ere udalaren ekonomia egoera ongi islatzen du, eta baita haren erakunde autonomoarena ere: Musika Eskola. Salbuespen bakarra ondasun zerrenda da, 1995etik gaurkotu gabe segitzen baitu.

Legezkotasunari dagokionez, San Adriango Udalak, oro har, indarrean dagoen legedia betetzen badu ere, kontratazio eta langilerian irregulartasunak salatzen dira.

Udalaren finantza egoeraz eman daitezkeen datu nagusiak honakoak dira: epe luzerakok zorra 2,7 milioikoa da, aurrezki gordina (dirusarrera eta gastu arrunten arteko aldea) %7 da eta Udalak 700.000 euroko diruzaintzako gerakina zuen 2005eko abenduaren amaieran.

Comptos Ganberak dioenez, San Adriango udalak ez ditu kontuan hartu azken urteotako txostenetan eskainitako gomendioak. Oraindik ere, atzerapen handiz egiten da kontabilitatea, aurretik eginiko jarduera nola edo hala azaltzeko tresna besterik ez da.

Beraz, Comptos Ganberak kontabilitatea eguneroko tresnatzat erabiltzeko beharra azpimarratzeaz gain, aurrekontu kitapena aldian behin aurkeztu behar dela dio. Barne kontrol sistema ere hobetu beharra nabarmentzen du.

Azkenik, txostenak kontratazio arloko legedia betetzeko eta langileriaren kudeaketa hobetzeko eskatzen dio udalari.