Skip to main content

ASOCEX

2005/18 Orkoiengo Udala (2003)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2005/18 Orkoiengo Udala (2003) ()

Nafarroako Comptos Ganberak Orkoiengo Udalari buruzko txostena ezagutarazi du. Txostenak honako gai hauek aztertzen ditu: 2003ko aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna eta finantza egoera.

Orkoienek 1.885 biztanle dituen Iruñerriko herri bat da. Udalak bi erakunde autonomo ditu: Mendikur Kirol Patronatua eta Argi Patronatua. Aipaturiko bi erakundeon dirusarrera eta gastuak kontuan hartuz, Orkoiengo Udalak 3,2 milioi euro gastatu eta 5,7 bildu zituen azterturiko ekitaldian.

Duela zazpi urte Udalak Iturgain hirigintza enpresa sortu zuen herriko hirigintza zuzentzeko asmoz.

Comptos Ganberaren txostenak dioenez, 2003ko aurrekontu kitapenak ongi islatzen ditu urteko dirusarrera eta gastuak. Salbuespen bakarra da 400.000 euroko dirusarrerak bitan erregistratu direla.

Txostenak ez du ondare egoeraz iritzirik ematen. Izan ere, Udalaren eta erakunde autonomoen kontuetan akats asko daude, gehienak informatika arazoek eragindakoak.

Legezkotasunari dagokionez, Comptos Ganberak Iturgain udal enpresa aipatzen du. Izan ere, enpresak bere gain zuen hirigintza kudeaketa osoa (eta baita udal enrpesaren beraren kudeaketa ere) enpresa pribatu baten esku utzi zuen. Adjudikazioa, gainera, publizitaterik gabe eta zuzenean egin zen. Txostenak dioenez, udal enpresa batek ezin du horrelakorik egin.

Orkoiengo Udalak ez du Iturgain udal enpresaren gaineko kontrolik egin, ez finantza kontrolik eta ezta haren eraginkortasunari buruzkoa ere. Gainera, Orkoienen hirigintza kudeaketzen duen enpresak herrian bertan lan egin lezake, kontrakorik ez baitzaio agindu. Comptos Ganberak frogatu duenez, Arriurdineta poligonoa bultzatzen ari den enpresaren helbidea Iturgain enpresarena bera da, eta administratzaile eta ordezkariak Iturgain enpresakoak dira.

Udalaren finantza egoerari dagokionez, urte amaieran 4,6 milioi zituen diruzaintzan eta aurrezki garbia (ohiko dirusarreren eta ohiko gastuen arteko aldea) %46a zen. Udalak ez zuen zorrik 2003ko amaieran.