Skip to main content

ASOCEX

2006/05 Atarrabiako Udala (2004)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2006/05 Atarrabiako Udala (2004) ()

Nafarroako Comptos Ganberak Atarrabiako Udalaren 2004ko fiskalizazio txostena ezagutarazi du. Atarrabiak 10.179 biztanle ditu eta Udalak erakunde autonomo bat sortu du: Kirol Patronatua. Txostenak honako gai hauek aztertzen ditu: aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna eta finantza egoera.

Txostenak dioenez, Atarrabiako Udalak 9,5 milioi euro gastatu eta 9,1 bildu zituen. Datu horietan Udalaren kontuak ez ezik, Kirol Patronatuarenak ere daude sarturik.

Udalaren kontuei dagokienez, dirusarrerak 8,5 milioikoak izan ziren eta gastuak 9 milioi. Dirusarreretan bi nabarmen daitezke: transferentzia arruntak (3,4 milioi) eta zuzeneko zergak (1,9 milioi). Gastuetan 113 langileen soldatak dira handienak: 3,7 milioi. Inbertsioek 2,7 milioi egin zuten eta ondasun eta zerbitzu arruntetan milioi eta erdi euro gastatu ziren.

Aurrekontu kitapenak ongi islatzen ditu urteko ekonomia jarduera eta baita 2004ko abenduaren 31ko aurrekontu egoera ere.

Egoera balantzeari buruzko iritzia ere, oro har, aldekoa da. Dena den, salbuespen bat aipatzen da, ondasun zerrenda 1995ekoa baita eta, beraz, gaurkotu egin behar da.

Legezkotasunari dagokionez, atarrabiako Udalak indarrean dagoen legedia bete egiten du.

2004ko ekitaldia amaiturik, Atarrabiako Udalak 165.000 euroko defizita izan zuen. Epe luzerako zorra 3,5 milioikoa zen. Azken urteotan Atarrabiako Udalak mailegu batzuk eskatu ditu inbertsioei aurre egiteko. Bereziki igerileku estaliaren obrak ordaintzeko.

Comptos Ganberak dioenez, datozen urteotan hirigintzatik lorturiko dirusarrerak gutxitu eginen dira. Hori inbertsioak eta bestelako gastuak egin aurretik kontuan hartzeko eskatzen dio Udalari.

Laburbilduz: Atarrabiako Udalak ongi kudeatzen du aurrekontua, baina badira hobetu beharreko gai batzuk. Horien artean, udal ondasun zerrenda egiteko beharra aipatzen da. Bestalde, Comptos Ganberak bidegarritasun-azterketak egiteko gomendioa ematen dio, zerbitzuak, etorkizuneko inbertsioak eta finantzabideak zehazteko.