Skip to main content

ASOCEX

2007/10 Baztango Udala (2005)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2007/10 Baztango Udala (2005) ()

Nafarroako Comptos Ganberak Baztango Udalari buruzko fiskalizazio txostena ezagutarazi du. Jakina denez, udalerri honek antolaketa berezia dauka, udalak, Bailarako Batzorde Nagusiak eta herrietako batzarrek osaturikoa.

Txostenak honako gai hauek aztertzen ditu: 2005eko aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna eta udalaren eta haren erakunde autonomoen finantza-egoera.

Comptos Ganberak emaniko datuen arabera, Baztango Udalak 10,1 milioi gastatu eta 8,8 milioi bildu zituen 2005eko ekitaldian. Datuoi Baztango bi udal erakunde autonomoenak gehitu behar zaizkie: Baztan ikastola (430.000 euroko gastuak) eta Francisco Joaquin de Iriarte zahar etxearenak (1,7 milioi). Urte amaieran Udalak 370.000 euroko superabita izan zuen eta diruzaintzan 5 milioi zituen.

Epe luzerako zorrari dagokionez, 5,6 milioikoa zen. Saldo horretan Nafarroako Gobernuak larreetarako emaniko zenbait aurrerakin sartzen dira, interesik sortzen ez dutenak.

Txostenak dioenez, aurrekontu kitapenak ongi islatzen ditu ekitaldiko ekonomia jarduera eta 2005eko abenduaren 31ko aurrekontu-egoera. Egoera-balantzeak ere egoki islatzen ditu finantza eta ondare egoera, nahiz eta salbuespen bat izan: gaurkotu gabeko ondasun zerrenda.

Legezkotasunaren gaineko azterketari dagokionez, Udalak indarrean dagoen legedia bete egiten du, baina badira salbuespen batzuk kontratazio eta inbertsioetan.

Laburbilduz, eta ondorio nagusi gisa, honakoa erran daiteke: Baztango Udalak egoki kudeatzen du aurrekontua, baina badira hobetu beharreko gaiak. Horien artean, Comptos Ganberak bi gomendio azpimarratzen ditu: Udalaren aurrekontua eta aurrkontu likidazioa garaiz onartzea eta, bestalde, Udalaren eta haren erakunde autonomoen datuak biltzen dituen memoria egitea.