Skip to main content

ASOCEX

2005/22 Altsasuko Udala (2005)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2005/22 Altsasuko Udala (2005) ()

Nafarroako Comptos Ganberak Altsasuko Udalari buruzko fiskalizazio txostena ezagutarazi du. Bertan honako gai hauek aztertu dira: aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna eta finantza egoera. Datu guztiak 2004koak dira.

Txostenak emaniko datuen arabera, udalak 7,3 milioi euro gastatu eta 7,1 milioi bildu zituen 2004ko ekitaldian, erakunde autonomoen gastua eta dirusarrerak barne. Alde horretatik, aipatzekoa da Altsasuko udalak bi erakunde autonomo dituela: Aita Barandiaran zahar etxea eta Musika Patronatua.

Comptos Ganberak dioenez, aurrekontu kitapenak ongi islatgzen ditu udal ekonomia jarduera eta abenduaren 31ko aurrekontu egoera. Egoera balantzea ere, oro har, egoki islatzen ditu finantza eta ondare egoera, baina salbuespen bat dago: gaurkotu gabeko ondasun zerrenda.

Legezkotasunaren gaineko azterketa ere udalaren aldekoa da, indarrean dagoen legedia bete egiten duelako.

Udalaren finantza egoera ere ona da. Izan ere, urte amaiturik Udalak 56.000 euroko superabita zuen. Epe luzerako zorra 1,1 milioikoa bazen ere, diruzaintzan bi milioiko gerakina zuen. Bestalde, aipatzekoa da Altsasuko Udalaren aurrezki garbia (gastu arrunten eta dirusarrera arrunten arteko aldea) %11 dela. Datu horiek ikusita, argi dago Udala inbertsioei aurre egiteko behar dituen errekurtsoak sortzeko gauza dela, gastu arruntak eta finantza zama ordaintzeaz gain.

Laburbilduz: Altsasuko Udalak ongi kudeatzen du aurrekontua, baina badira hobetu beharreko gai batzuk, horien artean ondorengoak: Udalaren kontuetan erakunde autonomoenak ere sartzea; aurrekontua eta aurrekontuen likidazioa legeak finkatzen duen epeetan onartzea, bestela nekez izanen baitira kudeaketarako tresnak. Eta, azkenik, erakunde autonomoen gaineko kontrol sistema egokiak martxan jartzea.kontratazio arloan ere lege zorrotz betetzea; eta, azkenik, erakunde autonomoen gaineko kontrola areagotzea