Skip to main content

ASOCEX

2006/07 Azkoiengo Udala (2004)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2006/07 Azkoiengo Udala (2004) ()

Comptos Ganberak Azkoiengo Udalari buruzko 2004ko fiskalizazio txostena ezagutarazi du. Lanak honako gai hauek aztertu ditu: aurrekontu kitapena, ondare egoera,legezkotasuna eta udalaren finantza egoera.

Azkoienek 5.681 biztanle zituen 2004ko amaieran. Comptos Ganberak emaniko datuen arabera, urteko gastuak 5 milioikoak izan ziren eta dirusarrerak 5,5 milioi. Datu horiek Udalaren gastu eta dirusarrerez gain, udal musika eskolarenak ere biltzen dituzte.

Gastuetan dirusail handiena ohiko ondasun eta zerbitzuen erosketari dagokiona da, horretara 1,6 milioi bideratzu baitziren. Bigarrena udal 55 langileen soldata da: 1,4 milioi. Inbertsioei dagokienez, 1,2 milioi euro gatatu ziren 2004ko ekitaldian.

Dirusarrerei dagokienez, zerga eta tasen bitartez bi milioi bildu ziren eta ohiko transferentzien bitartez lorturikoa 1,6 milioi izan zen.

Aurrekontu kitapenak ongi islatzen du urteko ekonomia jarduera, eta baita 2004ko abenduaren 31ko aurrekontu egoera ere. Egoera balantzea ere finantza eta ondare egoeraren isla bada ere, salbuepen bat dago: gaurkotu gabeko ondasun zerrenda, hain zuzen.

Udal finantza egoerari buruzko datu nagusiak hauek dira: Azkaoiengo Udalak 768.000 euroko superabita izan zuen 2004ko amaieran. Urte amaierako diruzaintzako gerakina milioi bat eurokoa izan zen. Epe luzerako zorrari dagokionez, 2,2 milioikoa da.

Laburbilduz: Azkoiengo Udalak ongi kudeatzen du aurrekontua, baina badira hobetu beharreko kudeaketa arlo batzuk, inbertsioetan eta antolaketa orokorrean, batez ere.