Skip to main content

ASOCEX

2008/05 "Navarra, un futuro entre todos", Sodenak eginiko erakusketari buruzko txostena

Argitalpen data

Nafarroako Comptos Ganberak ¿Navarra, un futuro entre todos¿ erakusketari buruzko fiskalizazio txostena kaleratu du. Nafarroako Gobernuak bultzatu zuen erakusketa, eta Iruñeko Baluarten izan zen ikusgai, 2006ko urritik 2007ko urtarrilera arte.

Txostenak dioenez, Nafarroako Gobernuak 2004ko irailean hartu zuen horrelako erakusketa antolatzeko erabakia. Bilera berean ekimena Sodenaren esku uztea onartu zuen. Erakusketaren edukiak, aurrekontua, finantziazioa eta epeak zehazteko lan talde bat osatu zen. Kultura kontseilariak zuzenduriko taldeko kideak honakoak ziren: Ekonomia, Industria eta Merkataritza kontseilariak, Komunikazio zuzendari nagusia, presidentearen aholkulari bat eta Sodenako ordezkari bat.

Lan-taldeak aginduta, Sodenako zuzendari nagusia Arte Viva Europa Fundazioarekin harremanetan jarri zen, erakusketaren ardura bere gain har zezan. Ekimenaren aurrekontua hiru milioi eurotan finkatu zen (BEZ eta erakustokiaren alokairua kontuan hartu gabe). Aurrekontuari aurre egiteko babesleak aurkitzen saiatzea erabaki zen. Defizita izatekotan, Gobernuak ordainduko zuela hitzartu zen.

Sodena eta Arte Viva Fundazioaren arteko hitzarmena 2005eko martxoan sinatu zen. Aurreko lan taldea ¿jarraipen batzorde¿ bihurtu zen, eta erakusketa zuzentzeko bi arduradun izendatzea erabaki zuen, baina bietako batek dimisioa eman zuen arrazoi pentsonalak argudiatuta.

Gobernuak enpresa publikoei eginiko mandatuei buruzko txostenak (duela 4 urte argitaratua) erakusketaren legezkotasuna aztertu zuen. Ikuspegi juridikoari buruzko iritzia, beraz, txosten hark biltzen du.

Erakusketaren kostuari dagokionez, 3,7 milioi eurokoa izan zen. Arte Viva Fundazioak 3,4 milioi kobratu zituen, erakustokiaren alokairuan 200.000 euro gastatu ziren eta beste 91.000 euro Gobernuak eginiko publizitatean.

Txostenak dioenez, erakusketak ez zuen diru sarrerarik izan. Sarrera dohainik zen eta inork ez zuen babeslerik lortu. Beraz, defizita kostuaren zenbateko bera da: 3,7 milioi euro.

Nafarroako Gobernuaren azken urteotako aurrekontuetan ez zegoen erakuskearen defizitari aurre egiteko diru-konturik, eta behin behineko txostena kaleratu zelarik ekimenak finantzatzeko erabakia hartu gabe zegoen, Sodena eta fundazioaren arteko hitzarmenak defizita berdintzera behartzen bazuen ere.

Bestalde, Gobernuaren eta enpresa publikoen arteko harremanak arautzen dituen dekretuak agintzen dituen eskakizunak ere ez ziren bete: txosten tekniko eta juridikoak, aurrekontu eta kontrol-txostenak, mandatua egin aurretik gastua onartu beharra¿Txostenak dioenez, Ogasun Publikoaren Foru Legeak gastu hori aurrekontuan sartzera behartzen du, eta, halaber, Gobernua gastua ofizialki onartzera behartuta dago.

Sodenako zuzendariak iazko ekainean idazki bat bidali zion Kultura kontseilariari erakusketaren defizita kobratu nahi zuela esanez. Comptos Ganberaren txostenaren zirriborroan horixe eskatzen zela jakin ondotik, Nafarroako gobernuak ordainketa egitea erabaki zuen. Erabakia urteko azken egunean hartu zuen eta diru-sail hori gastuen ohiko transferentzietatik kendu zituen.