Skip to main content

ASOCEX

2007/13 Altsasuko Udala (2005)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2007/13 Altsasuko Udala (2005) ()

Nafarroako Comptos Ganberak Altsasuko Udalari buruzko 2005eko fiskalizazio txostena ezagutarazi du. Bertan honako gai hauek aztertu dira: aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna eta finantza egoera.

Txostenak emaniko datuen arabera, udalak 7,3 milioi euro gastatu eta 7,1 milioi bildu zituen 2004ko ekitaldian, erakunde autonomoen gastua eta dirusarrerak barne. Alde horretatik, aipatzekoa da Altsasuko udalak bi erakunde autonomo dituela: Aita Barandiaran zahar etxea eta Musika Patronatua.

Gastuei dagokienez, 103 udal langileen soldatetan 2,2 gastatu ziren, 1,4 milio inbertsioetan eta 1,3 milioi finantza-gasstuetan. Dirusarreretan ohiko transferentziek 2,2 milioi egin zuten eta kapital transferentzien bitartez, berriz, 1,9 milioi lortu ziren. Zuzeneko zergek 1,7 milioi eman zuten eta zeharkakoek 250.000 euro.

Comptos Ganberak dioenez, aurrekontu kitapenak ongi islatzen ditu udal ekonomia jarduera eta 2005eko abenduaren 31ko aurrekontu egoera. Egoera balantzea ere, oro har, egoki islatzen ditu finantza eta ondare egoera, baina salbuespen bat dago: gaurkotu gabeko ondasun zerrenda.

Legezkotasunaren gaineko azterketa ere udalaren aldekoa da, indarrean dagoen legedia bete egiten duelako.

Txostenak udalaren finantza egoeraz ere datu batzuk ematen ditu: udalak 115.000 euroko superabita izan zuen urte amaieran eta zorra milioi bat eurokoa zen. Aipatzekoa da, halaber, diruzaintzako gerakina 2,5 milioikoa zela. Beraz, honek argi erakusten du udala ohiko gastuei eta finantza zamari aurre egin ondoren inbertsioak ordaintzeko gauza dela.

Laburbilduz: Altsasuko Udalak ongi kudeatzen du aurrekontua. Comptos Ganberak udal kudeaketa sistema hobetzen segitzeko gomendio batzuk ematen ditu, horien artean udalaren kontuetan erakunde autonomoenak ere sartzea.