Skip to main content

ASOCEX

2005/24 Burlatako Udala (2004)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2005/24 Burlatako Udala (2004) ()

Nafarroako Comptos Ganberak Burlatako Udalaren fiskalizazio txostena ezagutarazi du. Txostenak honako gai hauek aztertzen ditu: 2004ko aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna eta finantza-egoera.

Burlatako Udalak hiru erakunde autonomo ditu: Kirol Patronatua, Kultura Patronatua eta Musika Patronatua. Iazko gastu guztiak ¿aipaturiko erakundeenak barne- 14,3 milioi eurokoak izan ziren. Dirusarrerak, berriz, 13,9 milioikoak izan ziren.

Gastuetan handienak langileriarenak dira, Burlatako Udaletxean ari diren 265 langileen diru-sarietan 7,4 milioi euro gastatu baitziren. Ondoren ohiko gastu eta zerbitzuak daude (2,8 milioi) eta inbertsioek bi milioi egin zuten.

Dirusarrerei dagokienez, ohiko transferentziek ¿Nafarroako Gobernuarenak- 6 milioi egiten dute. Zuzeneko zergen eta tasen bidez Udalak 5,1 milioi lortu zituen.

Comptos Ganberaren arabera, aurrekontu kitapenak ongi islatzen ditu urteko ekonomia jarduera eta aurrekontu egoera. Ondare balantzeak ere egoki islatzen du finantza egoera, baina bada salbuespen bat: ondasun zerrenda. Izan ere, aipaturiko zerrenda 1995ekoa da eta, beraz, gaurkotu egin behar da.

Legezkotsunari dagokionez, Burlatako Udalak indarrean dagoen legedia bete egiten du haren ekonomia jardueran.

Udalaren finantza egoerari buruzko azterketaren datu nagusia iazkoa bera da, alegia, Burlatako Udalak zor maila handia duela. Alde horretatik, Comptos Ganberaren iritziz ez dago argi Burlatako Udala zorrari aurre egiteko gauza izanen ote den. Udalak 8,3 milioi euroko zorra zuen 2004ko abenduan. Udalaren zor maila %12,6 da eta zor mugatik gora dago. Izan ere, Burlatako Udalaren zor muga %5,5 da.

Laburbilduz: Burlatako Udalak ongi kudeatzen du aurrekontua baina finantza egoera zaila dauka, batez ere epe luzerako zor maila handia dulako. Egoerari aurre egiteko txostenak bidegarritasun plana martxan jartzeko eskatzen dio. Planak ohiko gastuak kontrolatu eta zor maila ez handitzeko balio beharko luke.