Skip to main content

ASOCEX

2008/09 Bianako Udala (2006)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2008/09 Bianako Udala (2006) ()

Nafarroako Comptos Ganberak Bianako Udalaren 2006ko fiskalizazio txostena plazaratu du. 2006ko urte amaieran, Bianako Udalak 2,4 milioiko superabita lortu zuen.

Gastuetan inbertsioak izan ziren nagusiak: 7 milioi. Ohiko gastu eta zerbitzuetan 1,5 milioi gastatu ziren, eta udal langileen soldatetan milioi bat.

Dirusarrerei dagokienez, inbertsio errealen besterentzeak 3,2 milioi eman zion Udalari. Zuzeneko zein zeharkako zergen bitartez bi milioi baino gehiago lortu zituen, eta ohiko transferentziek 1,2 milioi egin zuten.

Comptos Ganberak dioenez, udalaren kontu orokorrak ongi islatzen ditu urteko dirusarrera eta gastuak. Salbuespen bakarra ondare zerrenda da, 2000tik gaurkotu gabe baitago.

Legezkotasunari dagokionez, Bianako Udalak indarrean dagoen legedia bete egiten duela dio txostenak.

Comptos Ganberak udalaren finantza egoera ere aztertu du. Egoera ona da, txostenak azpimarratzen duenez. Izan ere, ohiko dirusarrerak aski dira gastuei eta finantza zamari aurre egiteko. Zor maila txikia da eta, gainera, Udalak 1,7 milioiko diruzaintzako gerakina dauka gastuak ordaintzeko.

Txostenak udal kudeaketaren arlo batzuei dagozkien gomendioak ere biltzen ditu. Gomendio horiek baliogarriak izan daitezke Bianako udal kudeaketa gero eta eraginkorrago eta gardenagoa izan dadin.