Skip to main content

ASOCEX

2006/15 Nafarroako Kontseilua (2005)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2006/15 Nafarroako Kontseilua (2005) ()

Comptos Ganberak Nafarroako Kontseiluari buruzko txostena ezagutarazi du. Txostenak honako gai hauek aztertzen ditu: aurrekontu kitapena, ondare egoera eta legezkotasuna. Fiskalizazioa 2005. urteari dagokio.

Txostenak emaniko datuen arabera, Nafarroako Kontseiluak 313.000 euro gastatu eta 480.000 bildu zituen. Gastuetan nagusiak ohiko gastu eta zerbitzuak dira (192.000 euro). Langileriari dagokionez, 112.000 euro gastatu ziren. Dirutza horrek bi langileen soldatak eta kontseilukideen asistentzi-sariak biltzen ditu. Erakundearen dirusarrerak Nafarroako Gobernuaren transferentziak dira.

Comptos Ganberak dioenez, aurrekontu kitapenak ongi islatzen du erakundearen ekonomia jarduera. Egoera balantzea ere finantza egoeraren isla da. Legezkotasunari dagokionez, erakundeak haren ekonomi eta finantza jarduera indarrean dagoen legediaren arabera egiten du.