Skip to main content

ASOCEX

2011/14 Berriozarko Udala (2009)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2011/14 Berriozarko Udala (2009) ()

Nafarroako Comptos Ganberak Berriozarko Udalaren 2009ko fiskalizazio txostena kaleratu du. Bertan aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna eta finantza-egoera aztertzen dira.

Txostenak dioenez, azterturiko ekitaldian udalak 13,4 milioi euro gastatu zituen. Diru-sarrerak, berriz, 9,6 milioikoak izan ziren.

Gastu nagusiak honakoak izan ziren: inbertsioak (6,7 milioi), langileria (3,6 milioi) eta ohiko ondasun eta zerbitzuak (1,9 milioi). Inbertsioen zati handi bat azken urteetan diruzaintzan pilaturikoarekin finantzatu da.

Diru-sarrerei dagokienez, ohiko transferentziek 3,1 milioi egin zuten, zuzeneko zergek 1,7 milioi eta zuzeneko zergen bidez lorturikoa 1,2 milioi izan zen.

Comptos Ganberak dioenez, udalaren kontu orokorrak ongi islatzen ditu eginiko jarduera eta aurrekontu egoera. Egoera balantzeak ere ongi islatzen du finantza-egoera, eta legezkotasunaren gaineko azterketa ere aldekoa da, Berriozarko Udalak indarrean dagoen legedia betetzen duelako.

Finantza-egoerari dagokionez, Comptos Ganberak aurrezki garbia azpimarratzen du, ohiko diru-sarrerak handiagoak baitira funtzionamendu gastuak eta finantza-zama baino. Nolanahi ere, aurrezki garbia nabarmen gutxitu da azken urtean, gastu arruntak gehiago handitu baitira diru-sarrerak baino. Horregatik, Comptos Ganberak gastuak kontrolatzeko beharra aipatzen du.

Berriozarko Udalaren zorpetze maila txikia da (%1), zorpetze muga %16koa den bitartean. Udalaren epe luzerako zorra milioi eta erdikoa da.

Azken urteotako txostenetako emaniko gomendioei dagokienez, txostenak dio bete egin direla. Salbuespena aurrekontuaren onarpena da, oraindik ere ez baita urtea hasi aurretik onartzen.