Skip to main content

ASOCEX

2009/05 Cascanteko Udala (2006)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2009/05 Cascanteko Udala (2006) ()

Nafarroako Comptos Ganberak Cascanteko Udalaren 2006ko fiskalizazio txostena kaleratu du. Txostenak Udalaren kontu orokorra, legezkotasuna eta finantza-egoera aztertzen ditu.

Txostenak emaniko datuen arabera, Cascanteko udalak 3,5 milioi gastatu zituen eta 4,6 bildu. Gastu nagusiak honakoak dira: ohiko ondasun eta zerbitzuak (1,2 milioi), langileria (milioi bat) eta inbertsioak (900.000 euro). Dirusarrerei dagokienez, zuzeneko zergen bitartez 1,2 milioi lortu ziren, ohiko transferentziekin 1,1 milioi eta kapital transferentzien bidez ia milioi bat.

Comptos Ganberak dioenez, kontu orokorrak egoki islatzen ditu aurrekontua eta ondare egoera. Salbuespen bakarra ondasun zerrenda da, gaurkotu gabe dagoelako. Legezkotasunaren gaineko azterketa ere udalaren aldekoa da, ekonomia jarduerak legedia errespetatu egiten baitu.

Udalaren finantza egoerari dagokionez, urteko dirusarrerak aski dira gastu eta finantza zamari aurre egiteko. Are gehiago: udalak dirua aurreztu egiten du. Urte amaierako diruzaintzako gerakina 300.000 eurokoa zen, eta epe luzerako zorra, berriz, 1,4 miloikoa. Zor maila udalak har zezakeen zor mugatik urrun dago.

Txostenak udal kudeaketa hobetzen segitzeko gomendio batzuk ematen ditu, batez ere hirigintza arloan.