Skip to main content

ASOCEX

2009/15 Nafarroako Kontseilua (2008)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2009/15 Nafarroako Kontseilua (2008) ()

Comptos Ganberak Nafarroako Kontseiluaren kontu orokorrari buruzko txostena plazaratu du. Txostenak emaniko datuen arabera, 2008an Nafarroako Kontseiluak 330.000 euro gastatu zituen. Diru-sail nagusia ohiko ondasun eta zerbitzuen erosketa izan zen: 200.000 euro. Bigarrena langileria gasstuak: 126.000 euro.

Txostenak dioenez, aurrekontuaren kitapenak ongi islatzen du erakundearen ekonomia jarduera. Legezkotasunaren gaineko azterketa ere aldekoa du, erakundeak indarrean dagoen legedia bete egiten baitu.

Parlamentuak eta Gobernuak izendaturiko kontseilukideez gain, erakundeak bi langile ditu. Iaz 51 txosten egin zituen eta kontseilukideek 18 bilera egin zituzten.