Skip to main content

ASOCEX

2009/11 Berako Udala (2006)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2009/11 Berako Udala (2006) ()

Nafarroako Comptos Ganberak Berako Udalaren 2006ko fiskalizazio txostena karrikaratu du. Txostenak honako gai hauei buruzko iritzia ematen du: kontu orokorra, legezkotasuna eta udalaren finantza egoera.

Txostenak emaniko datuen arabera, Berako Udalaren diru-sarrerak 4,5 milioikoak izan ziren eta gastuak, berriz, 3,2 milioi. Diru-sarreretan nagusiak inbertsioen salmenta (1,3 milioi), transferentzia arruntak ( milioi bat) eta zuzeneko zergak izan ziren (900.000 euros).

Gastuei dagokienez, ondasun eta zerbitzu arruntetan 1,1 milioi gastatu ziren, langilerian 700.000 euro eta inbertsioetan 600.000 euro.

Berako Udalaren kontu orokorrak ongi islatzen ditu urteko gastu eta diru-sarrerak. Dena den, salbuespen bat dago, ez baititu Udalaren eta erakundea autonomoaren (musika eskola) kontu bateratuak aurkezten.

Udalaren eta erakunde autonomoaren ekonomia eta finantza-jarduera indarrean dagoen legediari jarraituz garatu da. Eta finantza egoerari, urte amaierako superabita 1,3 milioikoa izan zen. Epe luzerako zorra 1,2 milioikoa zen. Zorpetze-maila diru-sarrera arrunten %6 da, zorpetze mugatik (%19) oso urrun.

Txostenak udal kudeaketaren hainbat alor hobetzen segitzeko gomendioak eskaintzen ditu.