Skip to main content

ASOCEX

2009/17 Altsasuko Udala (2007)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2009/17 Altsasuko Udala (2007) ()

Comptos Ganberak 7.527 biztanle dituen Altsasuko Udalaren fiskalizazioa egin du 2007ko ekitaldirako.

Udalak bi erakunde autonomo ditu, “Aita Barandiaran” Zahar eta Erretiratuen Egoitza eta Musika Eskola.

2007 ekitaldiko Udaleko kontu-orokorrak, sarreren eta gastuen aurrekontuen likidazioaren eta ondare-ekonomikoaren egoeraren imajina zehatza adierazten du alderdi guztietan, 1989 urtetik datorren inbentarioaz aparte eta Udal-jabetasuna duten Aita Barandiaran Zahar eta Erretiratuen Egoitza eta Musika Eskola diren bere erakunde autonomoekin orri bateratua ez presentatzeaz aparte. Honetaz gain, bizirik dauden errekurtsoetatik jasan daitezkeen kontingentzien ziurgabetasuna aipatzen da.

Legezkotasunaren alorrean, Udalaren jarduera ekonomiko-finantzarioa indarrean dagoen legeria errespetatuz burutzen da, nahiz eta lurzoruaren udal-ondarearen arloan zenbait salbuespen aipatzen diren.

2007ko ekitaldian Udalak 7,8 milioi euro gastatu eta 8,4 milioi euro irabazi zituen. Kopuru honi erakunde autonomoen irabaziak gehitu behar zaizkio.

Ekitaldiaren itxieran Altsasuko Udalaren zorra 2,3 milioi eurokoa zen, zorpetzeko ahalbidea zuelarik, limitea ehuneko 19an baitzeukan eta zorpetze maila erreala ehuneko 4a baitzen.

Txostenak, Udalaren prozedurak hobetzeko beharrezkotzat jotzen diren gomendio, iruzkin eta burutzapenak biltzen ditu.