Skip to main content

ASOCEX

2003/01 Hezkuntza Departamentuko Zuzendaritza Nagusiaren ohiko gastu eta inbertsioak

Argitalpen data

Nafarroako Kontuen Ganbarak Hezkuntza Departamentuaren ohiko gastu eta inbertsioei buruzko txostena argitaratu du. Txostenak gastuen aurrekontu kitapena aztertu du eta baita legezkotasuna eta barne kontrola ere.

Txostenak emaniko datuen arabera, 2001. urtean Hezkuntza Departamentuak 24,1 milio euro gastatu zituen ohiko gastu eta inbertsioetan. Aurreko urteko datuekin alderatuz, igoera ehuneko 4 izan zen.

Gastuetan garrantzitsuenak Eskola garraioa eta ikastetxeen funtzionamendua dira, 7 eta 6,4 euro hurrenez hurren.

Inbertsioei dagokienez, gastuak 18 milioi eurokoak izan ziren, aurreko urtean baino ehuneko 26 gutxiago. Jeitsiera azaltzen duen datua hauxe da: 2000an Gobernuak 9 milioi euro gastatu zituen Unibertsitate Publikoak harturiko lur sailen desjabetze prozesuaren ondorioz.

Txostenak eskaintzen dituen datuen arabera, ikastetxe berrietan 9,5 milioi euro gastatu ziren eta eskolako materialean 3,6 milioi.

Kontuen Ganbarak dioenez, Hezkuntza Departamentuaren kontabilitateak ongi islatzen dituela aipaturiko gastuak eta legea bete egin duela.

Dena den, badira hobetu beharreko arlo batzuk, batez ere barne kontrolari dagozkionaki. Alde horretatik, txostenak ikastetxe bakoitzaren gastuak hobeki kontrolatzeko beharra azpimarratzen du.

Eskolako materialaren erosketa prozesua ere hobetu liteke, baldin eta erosketa guztiak Departamentuko atal bakar batek bideratuko balitu