Skip to main content

ASOCEX

2010/03 Antsoaingo Udala (2008)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2010/03 Antsoaingo Udala (2008) ()

Nafarroako Comptos Ganberak Antsoaingo Udalari buruzko 2008ko fiskalizazio txostena ezagutarazi du. Txostenak honako gai hauek aztertzen ditu: aurrekontu betetzea, ondare egoera, legezkotasuna eta Udalaren eta haren erakunde autonomoen finantza-egoera.
Txostenak dioenez, Antsoaingo Udalaren gastuak 11,7 milioi euro izan ziren eta diru-sarrerak, berriz, 12,5 milioi. Ohiko gastu eta zerbitzuek sortu zuten gastu handiena: 3,9 milioi. Inbertsioetan 3,7 milioi gastatu ziren, eta langilerian 3,2 milioi.
Udal diru iturriei dagokienez, zergen bitartez 4,6 milioi lortu zituen, ohiko transferentziei esker 3,9 milioi eta inbertsioen salmentekin 3,7 milioi.
Comptos Ganberak emaniko datuen arabera, urte amaierako emaitza negatiboa izan zen: 350.000 euroko defizita. Azken urteetan ez bezala, ohiko dirusarrerak gastuak baino murritzagoak izan ziren. Hala ere, Antsoaingo Udalaren finantza egoera ona da, zor maila txikia duelako: bi milioi.
Aurrekontu kitapena aztertu ondoren, Comptos Ganberak dio ongi islatzen dituela ekonomia jarduera eta 2008ko abenduaren 31ko aurrekontu egoera. Egoera balantzeak ere ongi islatzen du Udalaren finantza egoera, salbuespen pare bat kenduta: gaurkotu gabeko udal ondasun zerrenda eta lur zoruaren udal ondasuna, ofizialki egin gabe dagoelako.
Legezkotasunari dagokionez, Antsoaingo Udalak indarrean dagoen legedia bete egiten du haren ekonomia jardueran.