Skip to main content

ASOCEX

2005/13 Nafarroako Ikus-entzunezko Kontseilua (2004)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2005/13 Nafarroako Ikus-entzunezko Kontseilua (2004) ()

Nafarroako Comptos Ganberak Ikus-entzunezko Kontseiluari buruzko txostena ezagutarazi du. Bertan bi gai nagusi aztertzen dira: aurrekontu kitapena eta legezkotasuna.

Jakina denez, Ikus-entzunezko Kontseilua 2002an hasi zen lanean. Erakunde publikoa da, nortasun judidiko propioa duena, administrazioetatik independentea eta autonomia osoa aitortzen zaio lana nahi duen bezala egiteko.Nolanahi ere, haren lana betetzeko behar duen dirua Ekonomia Departamentuaren aurrekontuan dago, aurrekontu programa berezi batean.

Txostenak dioenez, kontseiluak 308.000 euro gastatu zituen iaz. Langilerian 148.000 euro gastatu zituen eta 141.000 ohiko ondasun eta zerbitzuen erosketan. Inbertsioek, berriz, 6.000 euro egin zuten.

Comptos Ganberak dioenez, 2003ko gastuen kitapenak ongi islatzen du urtean eginiko jarduera. Balantzeak ere Kontseiluaren ondare egoera ongi islatzen du eta, azkenik, kontseiluaren ekonomia jarduera legea errespetatuz egiten da.