Skip to main content

ASOCEX

2010/04 San Juan de Dios ospitalaren arteko kudeaketa

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2010/04 San Juan de Dios ospitalaren arteko kudeaketa ()
Nafarroako Comptos Ganberak Osasunbidearen eta San Juan de Dios ospitalearen arteko osasun itunari buruzko txostena kaleratu du. Txostena Ezker Batua talde parlamentariak eskatu zuen.

Osasunbideak 16,4 milioi gastatu zituen ituna indarrean egon zen urtean (2008). Gastuaren %92 ospitaleratzeari dagokio, eta gainerakoa arreta anbulatorioari. San Juan de Dios ospitalera bidaliriko gaixo gehienak Nafarroako bi ospitale nagusietatik joan ziren: Nafarroako Ospitalea eta Bideko Ama Birgina Ospitalea.

Comptos Ganberaren txostenak dioenez, Osasunbidearen baliabide falta da gaixoak San Juan de Dios ospitalera eramateko erabiltzen den argudioa. Nolanahi ere, ez dago itunaren beharra agerian uzten duen txostenik. Itunaren emaitzaz ere ezin da iritzirik eman, aldez aurretik ez baita xede zehatzik zehaztu.

Hau dena ikusirik, Comptos Ganberak gomendio bat azpimarratzen du: horrelako itunak sinatu aurretik, Osasunbidearen baliabideak modurik eraginkorrenean erabil daitezela. Hori horrela eginik ere ituna beharrezkoa balitz, Osasunbideak itunaren beharra arrazoitu beharko luke.

Azkenik, itunen helburuak eta adierazleak zehaztu egin behar dira, bestela ez baitago diru publikoaren eraginkortasuna aztertzerik.