Skip to main content

ASOCEX

2008/13 Nafarroako Kontseilua (2007)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2008/13 Nafarroako Kontseilua (2007) ()

Comptos Ganberak Nafarroako Kontseiluari buruzko fiskalizazio txostena ezagutarazi du. Bertan emaniko datuen arabera, iaz 294.000 euro gastatu eta 488.000 euro bildu zituen. Beraz, urte amaierako superabita 200.000 eurokoa izan zen. Dirutza hori Ogasun Departamentura itzuli zuen.

Gastuen diru sail nagusia ohiko ondasun eta zerbitzuen erosketa izan zen: 172.000 euro. Langileria, berriz, 123.000 euro gastatu zituen.

Nafarroako Kontseiluak 40 txosten juridiko egin zituen iaz, eta erakundeko kideek 17 bilera egin zituzten.

Txostenak dioenez, aurrekontu kitapenak ongi islatzen du ekonomia jarduera. Egoera balantzeak eta emaitza kontuak ere finantza eta ondare egoeraren isla dira. Eta legezkotasunari dagokionez, erakundearen ekonomia jarduera indarrean dagoen legedia errespetatuz egiten da.