Skip to main content

ASOCEX

2005/15 Alloko Udala (2003)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2005/15 Alloko Udala (2003) ()

Nafarroako Comptos Ganberak Alloko Udalari buruzko fiskalizazio txostena ezagutarazi du. Txostenak honako gai hauek aztertzen ditu: 2003ko aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna eta Udalaren ekonomia egoera.

Txostenak dioenez, Alloko Udalak 1,3 milioi euro bildu zituen 2003ko ekitaldian. Gastuak, berriz, 1,1 milioikoak izan ziren. Dirusarreretan diru sail nagusiak kapital eta ohiko transferentziak izan ziren, biek batera 863.000 euro egiten baitute. Gastuei dagokienez, inbertsioak dira handienak (620.000 euro), ondoren ohiko ondasun eta zerbitzuak (330.000 euro) eta langileria da hirugarren diru sail handiena: 180.000 euro.

Comptos Ganberak dio aurrekontu kitapenak ongi islatzen dituela dirusarrera eta gastuak, eta baita aurrekontu egoera ere. Salbuespen bakarrenetakoa gaizki egotzitako dirulaguntza bati dagokio. Izan ere, laguntza 2004koa izanagatik, 2003ko aurrekontuari egotzi zitzaion.

Egoera balantzeak ere ongi islatzen du ondare egoera, baina bada salbuespen bat: gaurkotu gabeko ondasun zerrenda, 1992koa baita.

Legezkotasunari dagokionez, Alloko Udalak legea zorrotzago bete behar du kontratazio arloan. Alde horretatik, txostenak fakturarik gabeko ordainketarik ez egitea eskatzen du, eta espedienteak hobeki betetzeko beharra azpimarratzen du. Halaber, kontratuak ematerakoan eskaintza bat baino gehiago jasotzeko neurriak hartzeko beharra nabarmentzen du.

Udalaren ekonomia egoerari buruzko datuak onak dira. Izan ere, Udalak ez du epe luzerako zorrik eta diruzaintzako gerakina 350.000 eurokoa da. Azterturiko ekitaldian aurrezki gordina -ohiko dirusarreren eta gastuen arteko aldea- %19 izan zen.